Ongi etorri, informazioa baliogarria izatea espero dut

2011/12/01

Eskoletan teknologia berriei ez amoldatzea ekartzen dituen arazoak

Gaur egungo eskola, oso galduta dago teknologia eta kultura berriekin. Liburuetan oinarritutako irakaskuntza atzeratuta geratu da eta teknologia berriak gero eta garrantzia handiagoa dute. Alfabetizazio modu berriak agertzen ari dira, eskaera dela eta. Nahita ez hezkuntza sistema, aldaketa bat jasan behar du, gizartera moldatu behar delako.  Lehen aipatutako alfabetizazioa, gizarte teknologiko berri honetatik aterata daude, eta multialfabetizazio honek ikasleen aspektu eta garapen ezberdinei erreparatzen die; instrumentala, kognitiboa … Guzti honetarako IKT erabiltzen dute. IKT komunikaziorako eta informaziorako teknologiak dira. Bertan egin behar dena, ahal den informazio gehien era kritiko eta burutsu batean irakastea da.


Irakaslea klasearen jakitun bakarra izatera ohituta dago. Baina gaur egun, ikasleekin elkarrekin bizi behar du, hauek nagusiak baino hobeto teknologia berriak erabiltzen dituztelako. Hau jakinda, irakaslearen papera beste bat izango da; ikasleei gainbegiratu behar diete teknologia berriak erabiltzerakoan hain zuzen ere. Honetarako irakasleak, klaseko planifikazio on bat egin beharko du eta denbora eman behar du hau ondo prestatzeko. Irakasleen formakuntzarako, kurtso espeial batzuk egiten dituzte hauek teknologia berriei buruz zerbait jakiteko eta klase dinamiko bat prestatzeko gai izateko. Gauza asko ikasi behar dituzte zeren, gaur egun datuen trukaketa era azkar eta erraz batean egiten da. Gainera  trukaketa hau, ordenagailuaren ahalmen nagusienetarikoa eta interesgarrienetarikoa da.

Kontuan izan behar dugu, irakasle batek teknologia berriak klase bat emateko erabiltzen duenean, erronka askoren aurka egin behar duela. Klase hauek bat-batean prestatu ezin direlako. Klaseetan TICen erabilera haurrentzako motibagarria izan daiteke. Gainera gauza gehiago eta hobeto ikasten dituzte.

Esan behar da, urte batzuk pasa eta gero, euskarri teknologikoak paperezko liburuei ordezkatuko dietela.  Baina hau ez du garrantzia handirik izan behar, zeren garrantzitsuena ikaslea ondo garatzea da, bai kritikoki, bai kulturalki. Horregatik, irakasleentzako teknologia berrien kurtsoak daude, hauek informatikako geletan joaten direnean zuriz ez gelditzeko. Azkenean lagungarria izan daiteke, ordenagailu ondo erabiltzen ez duen ume bateri zerbait azaldu behar diolako, naiz eta ikasle gehienak baino gutxiago jakin, berak autoritate apur bat aurkeztu behar du.
Bukatzeko, IKT ikasgaiarako egindako lan baten aurkezpenarako, marrazki biziduneko bideo hau sortu nuen. Bertan bi klase desberdin  ikusiko ditugu. Klase batean teknologia berriei amoldatuta dago  eta bestea klase desantolatua da, host, teknologia berriei amoldatuta ez dagoena. Beraz, bideo honetan argi ikusten da bien arteko ezberdintasunak eta ekartzen dituzte kontsekuentziak.  



Informazio iturria nire ikasgelakoekin IKT ikasgaiaren teoriarako bloga da: http://ikt-ikasgaia.blogspot.com/

Umeen hitz egiteko arazoak

Ume bat jaio bezain laster, lehenengo espresioa edo munduarekiko erantzuna erakusten du. Kontuan izan behar dugu, hizkuntza burmuineko neuronetan hasten dela eta neurona hauek, energia eta oxigenoa behar dute hizkuntzaren funtzio neurologikoak ondo garatzeko.


Hizkuntzaren arazoak edo atzerapenak gurasoek, familia kideek eta lagunek emandako babesagatik, harrokeriatik edo estimulazio faltagatik izan daiteke. Gaur egun, 18 hilabete eta 3 urte artean duten umeen %30 atzerapenak dituzte hitz egiterakoan. Eta gainontzeko guztia, hau da, %60, 4 eta 5 urte tartean, fonema batzuk ahoskatzeko arazoak izango dituzte.
Azken arazo honen kausa, mihi-hariaren kokapen txarragatik, mihiaren kokapen txarragatik, etabar izan daiteke. Arazo hauek, fonemak azkar ahoskatzeko arazoak izango dituzte, eta honen kausa ere, burmuinaren aktibitate txar bategatik izan daiteke. Honetarako, neurologoarengan umea eraman behar zaio, honek, arazo fisiko ala emozionala den argi usteko.


Umeei estimulatzea onuragarria da, hauentzako ona izango den garapen on bat lortzeko. Estimulatzen  hasi behar gara,  haurra amaren zabelean dagoenean, gero jaio bezain laster jarraitu behar dugu eta eskolaratzerako orduan ere estimulazioa onuragarria izango lirateke.  Haurrekin begietara begiratzen badiogu guk hitz egiten diogunean ere onuragarria da. Zeren hauei aukera ematen diegu gure ahoa eta gure estikulazioak edo gorputz mugimendua  zelan mugitzen den. Normalean hau ikusita, umeak gurasoei imitatzen die, beraz arazo hau konpontzeko baliabide bat izango zen. Honetarako, bai gurasoak, bai irakasleak, haurrak hizkuntza ezagutu eta lenguai deskodifikatu behar dutela kontuan izan beharko dute.


Hizkuntza (lenguaia), atentzioa, kontzentrazioa, memoria, etab., hau da, funtzio neuropsikologikoen garapena, burmuinarekiko esfortsu handia behar du.  Kasu honetan, oso garrantzitsua da umeen nutrizioa, eskolan dauden garaietan hain zuzen, hauek gozokiak jatea gustuko duten gauza bat delako.

Bukatzeko esan beharra daukat, haurrengan irakurtzeko interesa sortzea  oso garrantzitsua dela. Adibidez ipuinak, aldizkariak, liburuak  eta kontakizunak. hauen etorrkizunerako onuragarri izan daitekelako hitz egiterako orduan. Batzuetan, gurasoekin aktibitate hauek egitera esertzea motibazio moduan har dezakete. Gainera honekin, honen hazkuntza, garapen kognitibo, adimena, ulermena eta aditzen arrazoiketa handitu dezake.

Informazio gehiago jaso nahi baduzue, link interesgarri hau hemen eskura utziko dizuet: http://ebr.minedu.gob.pe/pdfs/ed_temprana/10_el_lenguaje_verbal_del_nino.pdf

Azken  link hau informazio iturria da: http://www.webdelbebe.com/primeros-pasos/la-lectoescritura-temprana.html