Ongi etorri, informazioa baliogarria izatea espero dut

2011/12/01

Eskoletan teknologia berriei ez amoldatzea ekartzen dituen arazoak

Gaur egungo eskola, oso galduta dago teknologia eta kultura berriekin. Liburuetan oinarritutako irakaskuntza atzeratuta geratu da eta teknologia berriak gero eta garrantzia handiagoa dute. Alfabetizazio modu berriak agertzen ari dira, eskaera dela eta. Nahita ez hezkuntza sistema, aldaketa bat jasan behar du, gizartera moldatu behar delako.  Lehen aipatutako alfabetizazioa, gizarte teknologiko berri honetatik aterata daude, eta multialfabetizazio honek ikasleen aspektu eta garapen ezberdinei erreparatzen die; instrumentala, kognitiboa … Guzti honetarako IKT erabiltzen dute. IKT komunikaziorako eta informaziorako teknologiak dira. Bertan egin behar dena, ahal den informazio gehien era kritiko eta burutsu batean irakastea da.


Irakaslea klasearen jakitun bakarra izatera ohituta dago. Baina gaur egun, ikasleekin elkarrekin bizi behar du, hauek nagusiak baino hobeto teknologia berriak erabiltzen dituztelako. Hau jakinda, irakaslearen papera beste bat izango da; ikasleei gainbegiratu behar diete teknologia berriak erabiltzerakoan hain zuzen ere. Honetarako irakasleak, klaseko planifikazio on bat egin beharko du eta denbora eman behar du hau ondo prestatzeko. Irakasleen formakuntzarako, kurtso espeial batzuk egiten dituzte hauek teknologia berriei buruz zerbait jakiteko eta klase dinamiko bat prestatzeko gai izateko. Gauza asko ikasi behar dituzte zeren, gaur egun datuen trukaketa era azkar eta erraz batean egiten da. Gainera  trukaketa hau, ordenagailuaren ahalmen nagusienetarikoa eta interesgarrienetarikoa da.

Kontuan izan behar dugu, irakasle batek teknologia berriak klase bat emateko erabiltzen duenean, erronka askoren aurka egin behar duela. Klase hauek bat-batean prestatu ezin direlako. Klaseetan TICen erabilera haurrentzako motibagarria izan daiteke. Gainera gauza gehiago eta hobeto ikasten dituzte.

Esan behar da, urte batzuk pasa eta gero, euskarri teknologikoak paperezko liburuei ordezkatuko dietela.  Baina hau ez du garrantzia handirik izan behar, zeren garrantzitsuena ikaslea ondo garatzea da, bai kritikoki, bai kulturalki. Horregatik, irakasleentzako teknologia berrien kurtsoak daude, hauek informatikako geletan joaten direnean zuriz ez gelditzeko. Azkenean lagungarria izan daiteke, ordenagailu ondo erabiltzen ez duen ume bateri zerbait azaldu behar diolako, naiz eta ikasle gehienak baino gutxiago jakin, berak autoritate apur bat aurkeztu behar du.
Bukatzeko, IKT ikasgaiarako egindako lan baten aurkezpenarako, marrazki biziduneko bideo hau sortu nuen. Bertan bi klase desberdin  ikusiko ditugu. Klase batean teknologia berriei amoldatuta dago  eta bestea klase desantolatua da, host, teknologia berriei amoldatuta ez dagoena. Beraz, bideo honetan argi ikusten da bien arteko ezberdintasunak eta ekartzen dituzte kontsekuentziak.  



Informazio iturria nire ikasgelakoekin IKT ikasgaiaren teoriarako bloga da: http://ikt-ikasgaia.blogspot.com/

No hay comentarios:

Publicar un comentario