Hurrengo ekarpen honetan arretari buruz hitz egingo dut. Hezkuntzan, nerabeen arreta sortarazi behar dugulako; bai gauzak interesgarria egiten, bai klasea emateko dinamikan, etab. Beraz, haur batzuen formakuntza oztopatzen duen gauza bat da. Kasu honetan irakaslearen errua izan daiteke edo haur propioarena.
Burua eta zentsumenak gauza batera adi jartzeaz eta kontuz jokatzeaz esaten da arreta dela. Horregatik, jakin behar dugu arreta estu loturik dagoela hautematearekin. Pentsa daiteke zentzu bikoitzean biak elkarren osagarri direla:
Buruak egiten ari den gauza edo jardueraren baten gainean jarri behar duen kontzentrazio gisa
(batzuetan ahalegina eskatzen du beste estimulu batzuek kontzentrazio hori oztopa dezaten saihesteak).
Hautematea gertatzeko lehen urrats gisa, objektu jakin bat hauteman dezan prestatzen eta bideratzen baitu pertsona.
Laburki, arreta-motak bi kategoria handitan sailka daitezke: borondatezko arreta eta nahi gabeko arreta:
Borondatezko arreta objektu edo egoera baterantz nahita bideratzen dena da. Pertsonaren
interes eta motibazioen araberakoa da eta eragotziko ez duten kanpoko eragozpenik ez izatearen mende dago.
Nahi gabeko arreta objektu edo egoera baterantz borondaterik gabe bideratzen dena da. Hautemate-eremuaren antolaketagatik gainerakoen artean nabarmentzen den objektu edo egoera batek erakartzen du pertsonaren arreta.
Bukatzeko, esan beharra daukat oso zaila dela ume guztien arreta mantentzea klase batean. Arreta guri interesatzen zaigun gauzetan oinarritzen delako. Klasean, lortu behar dugun gauza bat denez, honeko bideo hau hautatu dut. Argi ikusten da, protagonistak esaten ari zaiona ez zaiola axola horrexegatik ez du arreta jartzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario