Ongi etorri, informazioa baliogarria izatea espero dut

2011/11/18

Irakasle motak...

Irakaslea nolakoa den edo bere jarrera nolakoa den kontuan izanda arazoak ematen dira hezkuntza. Haurraren izaera zein den jakinda irakaslea haurrari edo haurraren beharrei egokitu behar da gauza batzuetarako.
Irakasle mota 3 daude: agresiboa, pasiboa eta asertiboa. 

Agresiboa / Menperatzailea

Irakasle mota honek, diziplina falta eraso pertsonal bat bezala hartzen du, horregatik, era agresibo batean erantzuten du. Honek lortu nahi duena, ordena eta kontrola dira eta horretarako erabiltzen duen metodologia, inposizioa da, hau da, gauzak berak esaten dituelako egin behar dira eta kitto. Ondorioz, ikasleen eta irakaslearen arteko harremana kaltetu egiten da.

Pasiboa /Permisiboa

Esfortsu gutxiago egiteagatik edo ezin duelako, irakasle mota honek ez du irakasleengan eta egoera gatazkatsuengan arretarik jartzen. Jarrera honek, kaosa, nekea, desordena...eta abar eragiten ditu gelan eta ikasleengan.

Asertiboa / Demokratikoa

 
Irakasle mota hau ikasleen beharretara adi dago eta haien parte hartzea eragiten du. Egoera gatazkatsuen aurrean neurriak ezartzen ditu eta bere helburua, umeek berauek gatazka konpontzea da. Horrez gain, pertsona guztienganako justizia, errespetua eta duintasuna garatu nahi du ikasleengan.



Bukatzeko, bide interesgarri hau aurkitu dut. Izaera ezberdinak aipatzen ditu eta argi usten ditu, hiru izaera hauek desberdinak direla. Bideo hau ikusita, ikasi dezakegu nork den agresiboa, pasiboa edo demokratikoa bereizten, hauen ezaugarriak ondo azaltzen dituelako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario