Gaurko ekarpen honetan urduritasun tikei buruz hitz egingo dizuet, hau da pertsonak dituzten tikak. Klase batean, tik bat duen haur batekin topatzen bazarete, arazo horri garrantzia kendu behar diogu. Honekin lortzen dugu denborarekin tik hori desagertzea. Horretarako ikaskideen barreak kontrolatu behar ditugu eta honi buruz hitzaldiren bat bota beharko genuke.
Aipatutako hitzaldirako hemen topa dezakezue informazio apur bat:
Haur gehienek ez dute espezializta baten beharrik tikak desagertarazteko, berez gertatzen delako desagerpen hori, kasu egiten ez badiegu. .
Umeen %20-ari eragiten dioten tikak, baina egia da nesketan baino mutiletan 3 aldiz gehiago agertzen direla. Nahigabeko mugimentu hauek 6-10 urte bitarteko umeetan agertzen dira, orokorrean eragindako haurrak normalak dira, inteligenteak eta sentiberak, baina gehiago agertzen dira, lotzatiak diren haurrei. Tikak egunero aldi asko agertzen dira. Normalean nerabezaroan desagertzen dira, eta oso arraroa da heldutasunerarte eukitzea.
Baina tikak zer dira?
Oharkabean egiten diren mugimenduak direla esan dezakegu, iraupen laburrekoak eta ez erritmikoak, zakarrak eta errepikakorrak. Tikak jasaten dituztenek mugimendu hori saihesteko kontzentratu eta kontrolatzen saiatu behar izaten dute, epe mugatu batez kontrolatzea lortzen duten arren. Hala ere, beste batzuetan ez da astirik izaten dominatzeko.
Jarraian tik motak azalduko dizkizuet:
- Mugimendu- tik sinpleak: Ohikoenak dira. Begiekin kliskak egitea edo begi-keinuak egitea, burua alde batera eta bestera astintzea, besoei eta hankei eragitea.
- Mugimendu-tik konplexuak: Norbere buruari kolpeak ematea, salto egitea, zapaltzea… Ez dira oso ohikoak.
- Tik foniko edo ahots- tik sinpleak: Eztarria garbitzea, marmar egitea, arnasotsa…
- Tik foniko edo ahots-tik konplexuak: Haurrak ekolalia (esaten dizkioten hitzak errepikatzea), alilalia (bere hitzak errepikatzea) edo koprolalia (hitz lizunak esatea) eta antzeko tikak dituenean.
Ondoren bi bideo aukeratu ditut non argi ikus ditzakegu zeintzuk diren arazoak edo tikak. Lehenengo bideoan neskaa bat ikusten dugu, lan gabe geratzen dela bere arazoaren erruz. Eta bigarren bideoan guztiz kontrakoa gertatzen dela ikus dezakegu.
Esan beharra daukat lehenengo bideoan, neskaren autoestimua jaitsi egin diotela postua eman ez diotelako. Beraz bere burua urduriago egongo da hurrengo entrebista batean eta tik hori gehiago errepikatuko du inkontzienteki. Bigarren bideoan ikus dezakegu neska lasaitu egiten dela, entrebistatzaileak bere tikari kasu egin ez diotelako. Guk konturatu gara konturatu egin direla baina horregatik neska ea konturatu diren ala ez bere buruari galdezka dabil. Hurrengo batean lasai joango da, zeren bere arazoa nabaritzen ez zaiola pentsarazten duelako.
Amaitzeko, konturatu behar gara umeetan gauza hauek kaktegarriagoak direla eta kontu handiz ibili behar garela hauek bere buruarekin konfiantza pixkanaka hartzeko. Beraz kasu egiten ez badiegu denborarekin inkontzienteki desagertuko dira hauek lasai egongo direlako.
Informazio gehiago eskura nahi baduze, eman link interesgarri hau usten dizuet non irakurritako zenbait informazioa bertan ikus dezakezue.
Informazio iturria: http://revista.consumer.es/web/es/20021201/salud/54448.php
No hay comentarios:
Publicar un comentario