Ongi etorri, informazioa baliogarria izatea espero dut

2011/12/01

Eskoletan teknologia berriei ez amoldatzea ekartzen dituen arazoak

Gaur egungo eskola, oso galduta dago teknologia eta kultura berriekin. Liburuetan oinarritutako irakaskuntza atzeratuta geratu da eta teknologia berriak gero eta garrantzia handiagoa dute. Alfabetizazio modu berriak agertzen ari dira, eskaera dela eta. Nahita ez hezkuntza sistema, aldaketa bat jasan behar du, gizartera moldatu behar delako.  Lehen aipatutako alfabetizazioa, gizarte teknologiko berri honetatik aterata daude, eta multialfabetizazio honek ikasleen aspektu eta garapen ezberdinei erreparatzen die; instrumentala, kognitiboa … Guzti honetarako IKT erabiltzen dute. IKT komunikaziorako eta informaziorako teknologiak dira. Bertan egin behar dena, ahal den informazio gehien era kritiko eta burutsu batean irakastea da.


Irakaslea klasearen jakitun bakarra izatera ohituta dago. Baina gaur egun, ikasleekin elkarrekin bizi behar du, hauek nagusiak baino hobeto teknologia berriak erabiltzen dituztelako. Hau jakinda, irakaslearen papera beste bat izango da; ikasleei gainbegiratu behar diete teknologia berriak erabiltzerakoan hain zuzen ere. Honetarako irakasleak, klaseko planifikazio on bat egin beharko du eta denbora eman behar du hau ondo prestatzeko. Irakasleen formakuntzarako, kurtso espeial batzuk egiten dituzte hauek teknologia berriei buruz zerbait jakiteko eta klase dinamiko bat prestatzeko gai izateko. Gauza asko ikasi behar dituzte zeren, gaur egun datuen trukaketa era azkar eta erraz batean egiten da. Gainera  trukaketa hau, ordenagailuaren ahalmen nagusienetarikoa eta interesgarrienetarikoa da.

Kontuan izan behar dugu, irakasle batek teknologia berriak klase bat emateko erabiltzen duenean, erronka askoren aurka egin behar duela. Klase hauek bat-batean prestatu ezin direlako. Klaseetan TICen erabilera haurrentzako motibagarria izan daiteke. Gainera gauza gehiago eta hobeto ikasten dituzte.

Esan behar da, urte batzuk pasa eta gero, euskarri teknologikoak paperezko liburuei ordezkatuko dietela.  Baina hau ez du garrantzia handirik izan behar, zeren garrantzitsuena ikaslea ondo garatzea da, bai kritikoki, bai kulturalki. Horregatik, irakasleentzako teknologia berrien kurtsoak daude, hauek informatikako geletan joaten direnean zuriz ez gelditzeko. Azkenean lagungarria izan daiteke, ordenagailu ondo erabiltzen ez duen ume bateri zerbait azaldu behar diolako, naiz eta ikasle gehienak baino gutxiago jakin, berak autoritate apur bat aurkeztu behar du.
Bukatzeko, IKT ikasgaiarako egindako lan baten aurkezpenarako, marrazki biziduneko bideo hau sortu nuen. Bertan bi klase desberdin  ikusiko ditugu. Klase batean teknologia berriei amoldatuta dago  eta bestea klase desantolatua da, host, teknologia berriei amoldatuta ez dagoena. Beraz, bideo honetan argi ikusten da bien arteko ezberdintasunak eta ekartzen dituzte kontsekuentziak.  



Informazio iturria nire ikasgelakoekin IKT ikasgaiaren teoriarako bloga da: http://ikt-ikasgaia.blogspot.com/

Umeen hitz egiteko arazoak

Ume bat jaio bezain laster, lehenengo espresioa edo munduarekiko erantzuna erakusten du. Kontuan izan behar dugu, hizkuntza burmuineko neuronetan hasten dela eta neurona hauek, energia eta oxigenoa behar dute hizkuntzaren funtzio neurologikoak ondo garatzeko.


Hizkuntzaren arazoak edo atzerapenak gurasoek, familia kideek eta lagunek emandako babesagatik, harrokeriatik edo estimulazio faltagatik izan daiteke. Gaur egun, 18 hilabete eta 3 urte artean duten umeen %30 atzerapenak dituzte hitz egiterakoan. Eta gainontzeko guztia, hau da, %60, 4 eta 5 urte tartean, fonema batzuk ahoskatzeko arazoak izango dituzte.
Azken arazo honen kausa, mihi-hariaren kokapen txarragatik, mihiaren kokapen txarragatik, etabar izan daiteke. Arazo hauek, fonemak azkar ahoskatzeko arazoak izango dituzte, eta honen kausa ere, burmuinaren aktibitate txar bategatik izan daiteke. Honetarako, neurologoarengan umea eraman behar zaio, honek, arazo fisiko ala emozionala den argi usteko.


Umeei estimulatzea onuragarria da, hauentzako ona izango den garapen on bat lortzeko. Estimulatzen  hasi behar gara,  haurra amaren zabelean dagoenean, gero jaio bezain laster jarraitu behar dugu eta eskolaratzerako orduan ere estimulazioa onuragarria izango lirateke.  Haurrekin begietara begiratzen badiogu guk hitz egiten diogunean ere onuragarria da. Zeren hauei aukera ematen diegu gure ahoa eta gure estikulazioak edo gorputz mugimendua  zelan mugitzen den. Normalean hau ikusita, umeak gurasoei imitatzen die, beraz arazo hau konpontzeko baliabide bat izango zen. Honetarako, bai gurasoak, bai irakasleak, haurrak hizkuntza ezagutu eta lenguai deskodifikatu behar dutela kontuan izan beharko dute.


Hizkuntza (lenguaia), atentzioa, kontzentrazioa, memoria, etab., hau da, funtzio neuropsikologikoen garapena, burmuinarekiko esfortsu handia behar du.  Kasu honetan, oso garrantzitsua da umeen nutrizioa, eskolan dauden garaietan hain zuzen, hauek gozokiak jatea gustuko duten gauza bat delako.

Bukatzeko esan beharra daukat, haurrengan irakurtzeko interesa sortzea  oso garrantzitsua dela. Adibidez ipuinak, aldizkariak, liburuak  eta kontakizunak. hauen etorrkizunerako onuragarri izan daitekelako hitz egiterako orduan. Batzuetan, gurasoekin aktibitate hauek egitera esertzea motibazio moduan har dezakete. Gainera honekin, honen hazkuntza, garapen kognitibo, adimena, ulermena eta aditzen arrazoiketa handitu dezake.

Informazio gehiago jaso nahi baduzue, link interesgarri hau hemen eskura utziko dizuet: http://ebr.minedu.gob.pe/pdfs/ed_temprana/10_el_lenguaje_verbal_del_nino.pdf

Azken  link hau informazio iturria da: http://www.webdelbebe.com/primeros-pasos/la-lectoescritura-temprana.html

2011/11/27

TIKAK

Gaurko ekarpen honetan urduritasun tikei buruz hitz egingo dizuet, hau da pertsonak dituzten tikak. Klase batean, tik bat duen haur batekin topatzen bazarete, arazo horri garrantzia kendu behar diogu. Honekin lortzen dugu denborarekin tik hori desagertzea. Horretarako ikaskideen barreak kontrolatu behar ditugu eta honi buruz hitzaldiren bat bota beharko genuke.

 Aipatutako hitzaldirako hemen topa dezakezue  informazio apur bat:

Haur gehienek ez dute espezializta baten beharrik tikak desagertarazteko, berez gertatzen delako desagerpen hori, kasu egiten  ez badiegu. .
Umeen %20-ari eragiten dioten tikak, baina egia da nesketan baino mutiletan 3 aldiz gehiago agertzen direla. Nahigabeko mugimentu hauek 6-10 urte bitarteko umeetan agertzen dira, orokorrean eragindako haurrak normalak dira, inteligenteak eta sentiberak, baina gehiago agertzen dira, lotzatiak diren haurrei. Tikak egunero aldi asko agertzen dira. Normalean nerabezaroan desagertzen dira, eta oso arraroa da heldutasunerarte eukitzea.

Baina tikak zer dira?

 Oharkabean egiten diren mugimenduak direla esan dezakegu, iraupen laburrekoak eta ez erritmikoak, zakarrak eta errepikakorrak. Tikak jasaten dituztenek mugimendu hori saihesteko kontzentratu eta kontrolatzen saiatu behar izaten dute, epe mugatu batez kontrolatzea lortzen duten arren. Hala ere, beste batzuetan ez da astirik izaten dominatzeko.
Jarraian tik motak azalduko dizkizuet:

- Mugimendu- tik sinpleak: Ohikoenak dira. Begiekin kliskak egitea edo begi-keinuak egitea, burua alde batera eta bestera astintzea, besoei eta hankei eragitea.

- Mugimendu-tik konplexuak: Norbere buruari kolpeak ematea, salto egitea, zapaltzea… Ez dira oso ohikoak.

- Tik foniko edo ahots- tik sinpleak: Eztarria garbitzea, marmar egitea, arnasotsa…

- Tik foniko edo ahots-tik konplexuak: Haurrak ekolalia (esaten dizkioten hitzak errepikatzea), alilalia (bere hitzak errepikatzea) edo koprolalia (hitz lizunak esatea) eta antzeko tikak dituenean.
Ondoren bi bideo aukeratu ditut non argi ikus ditzakegu zeintzuk diren arazoak edo tikak. Lehenengo bideoan neskaa bat ikusten dugu, lan gabe geratzen dela bere arazoaren erruz. Eta bigarren bideoan guztiz kontrakoa gertatzen dela ikus dezakegu.



Esan beharra daukat lehenengo bideoan, neskaren autoestimua jaitsi egin diotela postua eman ez diotelako. Beraz bere burua urduriago egongo da hurrengo entrebista batean eta tik hori gehiago errepikatuko du inkontzienteki. Bigarren bideoan ikus dezakegu neska lasaitu egiten dela, entrebistatzaileak bere tikari kasu egin ez diotelako. Guk konturatu gara konturatu egin direla baina horregatik neska ea konturatu diren ala ez bere buruari galdezka dabil. Hurrengo batean lasai joango da, zeren bere arazoa nabaritzen ez zaiola pentsarazten duelako.
Amaitzeko, konturatu behar gara umeetan gauza hauek kaktegarriagoak direla eta kontu handiz ibili behar garela hauek bere buruarekin konfiantza pixkanaka hartzeko. Beraz kasu egiten ez badiegu denborarekin inkontzienteki desagertuko dira hauek lasai egongo direlako.

Informazio gehiago eskura nahi baduze, eman link interesgarri hau usten dizuet non irakurritako zenbait informazioa bertan ikus dezakezue.

2011/11/24

Arreta

Hurrengo ekarpen honetan arretari buruz hitz egingo dut. Hezkuntzan, nerabeen arreta sortarazi behar dugulako; bai gauzak interesgarria egiten, bai klasea emateko dinamikan, etab. Beraz, haur batzuen formakuntza oztopatzen duen gauza bat da. Kasu honetan irakaslearen errua izan daiteke edo haur propioarena.

Burua eta zentsumenak gauza batera adi jartzeaz eta kontuz jokatzeaz esaten da arreta dela. Horregatik, jakin behar dugu arreta estu loturik dagoela hautematearekin. Pentsa daiteke zentzu bikoitzean biak elkarren osagarri direla:

Buruak egiten ari den gauza edo jardueraren baten gainean jarri behar duen kontzentrazio gisa
(batzuetan ahalegina eskatzen du beste estimulu batzuek kontzentrazio hori oztopa dezaten saihesteak).
Hautematea gertatzeko lehen urrats gisa, objektu jakin bat hauteman dezan prestatzen eta bideratzen baitu pertsona.

Laburki, arreta-motak bi kategoria handitan sailka daitezke: borondatezko arreta eta nahi gabeko arreta:

Borondatezko arreta objektu edo egoera baterantz nahita bideratzen dena da. Pertsonaren
interes eta motibazioen araberakoa da eta eragotziko ez duten kanpoko eragozpenik ez izatearen mende dago.

Nahi gabeko arreta objektu edo egoera baterantz borondaterik gabe bideratzen dena da. Hautemate-eremuaren antolaketagatik gainerakoen artean nabarmentzen den objektu edo egoera batek erakartzen du pertsonaren arreta.

Bukatzeko, esan beharra daukat oso  zaila dela ume guztien arreta mantentzea klase batean. Arreta guri interesatzen zaigun gauzetan oinarritzen delako. Klasean, lortu behar dugun gauza bat denez, honeko bideo hau hautatu dut. Argi ikusten da, protagonistak esaten ari zaiona ez zaiola axola horrexegatik ez du arreta jartzen.

2011/11/18

Irakasle motak...

Irakaslea nolakoa den edo bere jarrera nolakoa den kontuan izanda arazoak ematen dira hezkuntza. Haurraren izaera zein den jakinda irakaslea haurrari edo haurraren beharrei egokitu behar da gauza batzuetarako.
Irakasle mota 3 daude: agresiboa, pasiboa eta asertiboa. 

Agresiboa / Menperatzailea

Irakasle mota honek, diziplina falta eraso pertsonal bat bezala hartzen du, horregatik, era agresibo batean erantzuten du. Honek lortu nahi duena, ordena eta kontrola dira eta horretarako erabiltzen duen metodologia, inposizioa da, hau da, gauzak berak esaten dituelako egin behar dira eta kitto. Ondorioz, ikasleen eta irakaslearen arteko harremana kaltetu egiten da.

Pasiboa /Permisiboa

Esfortsu gutxiago egiteagatik edo ezin duelako, irakasle mota honek ez du irakasleengan eta egoera gatazkatsuengan arretarik jartzen. Jarrera honek, kaosa, nekea, desordena...eta abar eragiten ditu gelan eta ikasleengan.

Asertiboa / Demokratikoa

 
Irakasle mota hau ikasleen beharretara adi dago eta haien parte hartzea eragiten du. Egoera gatazkatsuen aurrean neurriak ezartzen ditu eta bere helburua, umeek berauek gatazka konpontzea da. Horrez gain, pertsona guztienganako justizia, errespetua eta duintasuna garatu nahi du ikasleengan.



Bukatzeko, bide interesgarri hau aurkitu dut. Izaera ezberdinak aipatzen ditu eta argi usten ditu, hiru izaera hauek desberdinak direla. Bideo hau ikusita, ikasi dezakegu nork den agresiboa, pasiboa edo demokratikoa bereizten, hauen ezaugarriak ondo azaltzen dituelako.


2011/11/08

Eskoletan Beldurraraztea Eta Tratu Txarrak Ematea (BULLYING)


Honako ekarpen honetan hezkuntza oztopatzen duen egoera bati buruz hitz egingo dut: BULLYING. 

Bullying ingeleratik etorritako hitza da eta "beldurtu" esan nahi du. Zoritxarrez hau modan dagoen hitza da gaur egun gizartean agresibitate ugari dagoelako. Gehienetan arrazoirik gabe pertsona edo talde batek beste pertsona bakar baten kontra hartzen duen joera da. Kasu gehienetan biktimak isiltasunean sufritzen dituzte erazoak eta hauek egoera txarrean aurkitzen direnez batzuetan, suizidiora heltzen dira.
Gai honi buruz gehiago jakiteko hemen usten dizuet linkak:

http://kidshealth.org/teen/en_espanol/mente/bullies_esp.html

Haurrei jarritako "etiketak".

Haurrei etiketak jartzeko ohitura gaur egun oso zabalduta dagoen kontu bat da. Horregatik gaurko ekarpen hau egiteko aukeratu dudan gaia da. "Las "etiketas" que ponemos a los niños" izenburua duen artikulua irakurri dut eta gai honi buruz orokorrean dudan iritzia hau da: 


       Gaur egun oso zabalduta dagoen ohitura txar bat dela lehen aipatu dudan moduan. Ez beti baina bai gehienetan era ezezkor batean erabiltzen ditugula eta ez garela egiten dugun kalte edo minaz ohartzen. Haurren aurrean errespetuaren aldean jarri behar ginatekela eta ez autoritatearen aldean.

Asko gustatu zaidan artikulua izan denez eta erreflexiorako baliogarria denez hemen usten dizuet linka:

http://www.solohijos.com/html/articulo.php?idart=21







2011/11/06

ESKOLAKO IKASLEEN ASALDURAK


Ekarpen honetan eskolako ikasleen asaldurei buruz hitz egingo dizuet:


Hiperaktibitatea izateagatik atenzinoko defizitaren asaldura.

Arazo hau, gehien kontsultatzen den asaldura da. Gainera  mutiletan gehiago ikusten da neskeetan baino.
Esan beharra daukagu asaldura hau 4 urtetik baino lehenago agertzen dela baina bere lehenengo urratzak eskola hasten dutenean ikusiko ditugu.

Eskolaren porrota, portaera asalduragatik izaten da. Argi agertzen diren sintomak honako hauek dira:

- Eskuak, oinak eta beste gorputzeko atalen mugimendu ugariak ikusterakoan, hots, egonezina adierazten duenean.
- Eserita egoteko arazoak baditu; txanda itxaroteko adibidez.
- Ekintzetan atentzioa mantentzeko arazoak baditu.
- Edozer gauzagatik erraz arreta galtzen badu.
- Azkar erantzuten badu, besteen ekintzak eragozten baditu, esaten zaiona entzutten ez badu eta asko hitz egiten badu.
- Arazoak ditu eskatutako gauzak egiteko.
- Erraz aldatzen du egiten duen aktibitatea nahiz eta hau ez bukatu.
- Ekintzak egiteko objektuak erraz galtzen ditu.
- Arriskutsu diren ekintzak egiten ditu.
- Oso neurrigabea izaten dira.

Asaldura honen arrazoia normalean familia desegituratuetan gertatzen dira.  Arazo honetarako, medikuak soilik agindu dezake tratamenduren bat, laguntza moduan.
Baina gauzak ondo ateratzeko, psikologo bat behar da. Honek maisu-maistrekin eta gurasoekin egon behar da, hauei umearen gertakizunei aurre egiten jakiteko.




 Psicopedagogikoak diren asaldurak

Eskola bukatzean, ume batek hasien finkatutako robjetibo pedagogikoak argi izaten ez baditu eta gainera kurtsoz pasatzen badu, aurretik izandako ikasketa arazoak izango ditu.
kasu honetan bakarkako laguntza behar izango du arazo hau aurre egiteko.

Beste asaldura mota

Kasu batzuetan, umeak depresioan jauzi dezake ikaskuntzako arazoak baditu. kontuan izan behar dugu, nota honak ateratzen zuen ume batek bapatean triste edo izarea desberdinaz agertzen bada zerbait susmatu behar genezake.
Kasu hauetan, umeak psikologo baten laguntza beharko luke arazoa lehen bai lehen mozteko eta hau ez handitzeko.




2011/09/30

AGURRAK

Kaixo:


Ander Navarro naiz eta agur bero bat eman nahi dizuet.


Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten dut eta horregatik blog hau sortu dut. Nahi duenak lehen eta haur hezkuntzako informazioa eskura dezake hemen bertan.
Denborarekin informazioa eskegitzen egongo naiz eta zuentzako baliogarria izatea espero dut.




Besterik gabe, zuen gustokoa izatea espero dut.


Argazkiaren helbidea: http://www.google.es/imgres?q=lehen+hezkuntza&um=1&hl=es&client=firefox-a&sa=N&rls=org.mozilla:es-ES:official&biw=1280&bih=615&tbm=isch&tbnid=dJ3qaNrppMLh3M:&imgrefurl=http://berastegi.wikispaces.com/LEHEN%2BHEZKUNTZA&docid=q28jX21n_w0bWM&w=400&h=301&ei=6o2FTozGLoeo8QOHyJk-&zoom=1&iact=rc&dur=472&page=1&tbnh=123&tbnw=163&start=0&ndsp=19&ved=1t:429,r:0,s:0&tx=102&ty=40